Nola Aldatu Gara? CD

15,00 

Artista: Eider Saez

Eider Saez Nola Aldatu Gara? CDa

184 disponibles

Xehetasun Gehiago

Eiderren bigarren diskoa Gaua estudioetan grabatu da 2023ko ekainetik 2024ko urrira. Ekoizpena: Oihan Moreno (programazioak, koroak, nahasketak, masteringa), Iker Villa (programazioak, koroak, nahasketak, masteringa) eta Xabier Bengoa (gitarrak eta pianoa). Hemen beste laguntzaileak. Maren: ahotsa (Negua), koroak. Maria Redondo: ahotsak. Argazkiak eta diseinua: Andoni Clavo. Estilismoa: Iñigo Aranburu. Musika eta hitzak: Eider Saez.

Begiak ikusteko daude, eta nahiko genuke dena ikustea begiak itxita eduki arren. Eiderrek begiratu eta ikusi egin du diskoan. Eiderren kantuek badute samurtasunaren indarra, sentikortasuna eta leuntasuna tristezia tantekin, malko alaitsuekin. Kantuen letren sakontasunean Eiderrek adierazi nahi digu gertutasunetik masail batek beste masailaren berotasuna nabaritzea ederra dela. Goizeko eguzki printzen goxotasun beroa sentiaraziko digu Eiderren kantu bakoitzaren zirrikituak. Arestian esandako begirada sakonarekin aztertuko ditu gure aldaketak, maitasuna itsua den arren abestiekin zulatuko du gure itsukeria eta eskainiko digu berak duen onena gu guztion bihotzera ailegatzeko. Besarkadarako kantuak daude “Nola aldatu gara?” diskoan. Kantuan eta musika oinarrietan, Eiderrek badu 1980ko hamarkadako Lis Sørensen, Anne Linnet edo Sanne Salomonsen emakume daniarren bristada, synth-pop ukituekin. Lorde artista inspirazio iturri izan du. Sentiberaren leuntasuna. Lan polita egin dute oinarrietan Iker Villak, Oihan Morenok eta Xabi Bengoak. Gustua dute eta Eiderren kantuetan horien eragina nabaria da. Hauek izan daitezke disko honek utzi dizkigun galderak: Nola aldatu dira gure bihotzak? Zertarako? Zein mementutan?

Bidalketak eta Itzulketak

Bidealketa-tarifa:

Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €

Itzultzeko epea: 14 egun.

Kontsultatu itzultzeko baldintzak.