ETS (En Tol Sarmiento, Ekora, Araba, 2005) eragin handien duen euskarazko taldean eta Euskal Herriko fenomeno kultural batean bihurtu dira. Melodia itsaskor eta gertuko letrekin, askotariko publikoarekin konektatzea lortu dute, eta etengabe hazten ari dira. Gaur egun, sei estudio-lan dituzte, eta 500.000 entzule hilean plataforma digitaletan, guztira 140 milioi erreproduzio baino gehiago batuz. Halaber, inpaktu handiena duen euskarazko musika-proiektua dira sare sozialetan, eta kontzertuetan ikusle gehien mobilizatzen duenetako bat, energiaz eta emozioz betetako ikuskizun bati esker.
ETSren arrakasta agerian geratu zen bere 20. urteurrenak izan zuen inpaktuarekin. 2025eko martxoan 45.000 sarrera saldu zituzten ekitaldi honetarako, marka historikoak hautsiz. Ikuskizuna jaiei lotutako ospakizun kontzeptuala izan zen, esanahiez betea eta eszenaratze hunkigarriarekin. ETSk ematen duen urrats bakoitzatekin eboluzionatzen jarraitzen du, gaur egungo musika eszenan dagoen proposamen garrantzitsuenetako bat bezala nabarmenduz. Orain, ezinezkoa zirudiena lortu dute: Madrilgo Movistar Arena, lehengo WiZink Center, bete euskerazko errepertorio batekin.