Modus Operandi CD
El precio original era: 10,00 €.4,00 €El precio actual es: 4,00 €.
Modus Operandi Modus Operandi CDa
55 disponibles
Xehetasun Gehiago
Modus Operandi taldea izen bereko diskoaz aurezten da euskal eszenan, nahiz eta Iñaki Ortiz de Villalbaren taldeak aurkezpen askoren beharrik ez izan. Betagarriko frontman ohiak Andoni Garcia Matxain (gitarra,Lauroba), Enrikko Rubiños Rezola 8bateria, Vendetta), Rubén Antón (tronpeta, Vendetta), Julen Barandi (baxua, Izaro) eta Gonzalo Fernández de Larrinoarekin (tronboia, The Hot Wok) bat egindu proiektu berri honetan.
«Zatoz gugaz» kantuak ematen dio hasiera diskoari eta lehen 15 segundoetan taldeak argi utzi ditu bere musika irizpidek. Bateria, gitarra, tronpeta eta tronboiaren jokoak proposamena helarazten dio entzuleari: zatoz gurekin eta sartu gure zirimolan. Eta diskoak iturri beretik edaten emango dio jarraitzaileari. Dantza, festa eta bertako borrokekin konprometitutako letrak; horra hor Modus Operandi taldearen gakoa. Modus Operandin ska melodiko nahasketa anitzaren ondorio da. Ska melodiko azkarra zein pausatuaunetik unera, rock indartsua amultsuarekin, brit-ska, Balkanetako musika ziztu euforikoan, soularen ukituak, reggaearen arima. Disko bizi eta dantzagarria da esku artean dakartena, konprometitu eta hausnartzailea. Disko alaia eta bizipozaren lanbroarekin atondua.
Bidalketak eta Itzulketak
Bidealketa-tarifa:
Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €
Itzultzeko epea: 14 egun.
Kontsultatu itzultzeko baldintzak.





