Hasiera CD
El precio original era: 14,00 €.5,60 €El precio actual es: 5,60 €.
Hesian Hasiera CDa
40 disponibles
Xehetasun Gehiago
“Pendularrak gara” zioen Fran Urias, hesian taldeko abeslariak (Zuriñe Hidalgorekin orpoz orpo, noski), taldearen “Hasiera” disko berriaren aurkezpen ekitaldian; “aldakorrak gara, bizitza bera aldakorra baita, baina taldearen esentzia bere horretan mantentzen da”. Hidalgoren hitzetan, diskoaren izen eta izaerari erreferentzia eginez, “disko hau ziklo berri baten hasiera da, baina ziklo horren baitan beste ziklo txikiagoak daude”. Lan luze honek hasiera ematen dion zikloa, izanik, taldeak orain arte jorratu duena baino pisutsuagoa dela esan daiteke; gitarrak iraganean baino indartsuago, abestiak rocka eta metalaren mugan jolaskari, boteretsu dator hasiera berri honekin Hesian.
Juan Blasek grabatu eta nahastu du diskoa Madrilgo Westline Studios-en 2018ko abuztuan; haize atalak Pello Reparazek grabatu ditu Arbizuko estudioan; nahasketak Santi Garciak egin ditu 2018ko irailean Ultramarinos Costa Brava estudioan (Sant Feliu de Guixols, Girona) eta masterizazioa Victor Garciak egin du 2018ko irailean Ultramarinos mastering estudioan (Bartzelona). Diskoaren diseinua eta ilustrazioak Marta Bellvehirenak dira. Hitzak eta melodiak: Zuriñe Hidalgo eta Fran Urias. Abestien ideia musikalak: Fran Urias. Nire Bihotza abestiaren ideia musikala Juan Blas eta Iker Toral. Haize konponketak: Pello Reparaz eta Fran Urias. Gitarra konponketak, teklatuak eta perkusioak: Iker Toral. «Ziklikak gara» kantuaren konponketak: Pello Reparaz. Konponketa orokorrak: Juan Blas.
Bidalketak eta Itzulketak
Bidealketa-tarifa:
Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €
Itzultzeko epea: 14 egun.
Kontsultatu itzultzeko baldintzak.





