Morphinapolis CD
El precio original era: 14,00 €.5,60 €El precio actual es: 5,60 €.
Governors Morphinapolis CDa
33 disponibles
Xehetasun Gehiago
Governors taldearen laugarren diskoaren izenburua “Morphinapolis” da. Morfinaz betetako gizarteari ez zaio geratzen lo egitea baino, lo egin eta arazorik txikiena ere ez eman gizartea menderatzen duen botere hertsatzaileari. Beste hitz batzuekin esateko, gizartea osatzen duen jendea geldo eta lokartuta edukitzea, boterean nahi adina barrabaskeria politiko, ekonomiko eta sozial egiteko.
Morfina erabili ohi da zainketa aringarrietarako gaixoaren azken hatsa azkartzeko edo jasangarriago egiteko. Governors taldeak morfinaren eraginkortasuna metafora bezala hartu du. Gizartearen apatiari aurre egiteko garrasi iraunkor eta sakona da “Morphinapolis” diskoa. Governors taldearen diskoak badu objektuarekiko (gizabanako aktiboarekiko) harreman zuzena. Governors taldearen “Morphinapolis” diskoa terapia aktiboa da, kantuek duten alde psikodinamikoak entzule pasiboaren kontra egiten dute. Governors taldearen kantuek eragin bikaina dute lehen entzunalditik, abestien dinamika aktiboak harrapatu egingo zaitu segituan melodia itsaskor eta oinarri irmo eta gogorrak dituelako. Governors taldearen rockak metal aztarnak melodia xarmant eta erakargarriekin uztartzen ditu, emaitza interesgarri eta zirraragarri bilakatzen da Governors taldearen abestien entzulearentzat. Zerbait gehiago? Musika giza harresia bilakaturik, askegune.
Bidalketak eta Itzulketak
Bidealketa-tarifa:
Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €
Itzultzeko epea: 14 egun.
Kontsultatu itzultzeko baldintzak.





