Dantza gaitezen hil arte CD
El precio original era: 10,00 €.7,00 €El precio actual es: 7,00 €.
Modus Operandi Dantza gaitezen hil arte CDa
56 disponibles
Xehetasun Gehiago
Modus Operandi taldeak musika erritmo berriak jorratu ditu «Dantza gaitezen hil arte» bigarren diskoan. Lau dira Modus Operandi taldearen bigarren diskoari pausu kualitatiboa eman dioten berezitasunak, ska-rock binomioa hautsi izana, haien musika hamaika erritmo bizigarriekin atontzeko (funk, punk, saltsa, rap, reggetoia, dance, pop, tex-mex, latin…). Hiru musikari berriren fitxaketa erakargarria (Diego Martinez -Luz de Putas-, Joseba San Sebastian -Sen- eta Josu Erbiti -Iseo, Tximeleta, Txarrena-). Amodioaren garrantzia eta borroka batzen dituzten hitzak, eta, laugarrena, Josu Erviti.
Azal-azaleko entzunaldiarekin irudi dezake Modus Operandi taldearen bigarren diskoa aurrekoaren ildotik doala, antzekoak direla. Iñaki Ortiz de Villalba abeslariaren ahotsak pentsaraz diezaguke ez dagoela ekarpen berririk. Bigarren diskoak, ordea, aberastasun bikainak ditu kantuen tratamenduetan, zirrikituetan. Dantza da Modus Operandi taldearen musika jaiaren egitarau bakarra. Bizitzaren dantza dantzatuko dugu muturreko gonbidapen batekin, hots, dantza gaitezela hil arte. Dantzek kantuak behar dituztenez, aukera aparta eskaini digu Modus Operandi taldeak esateko ez dela amodiorik gabeko bizitzarik, ez dela borrokarik gabeko bizitzarik, ez dela dantzarik gabeko bizitzarik.
Bidalketak eta Itzulketak
Bidealketa-tarifa:
Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €
Itzultzeko epea: 14 egun.
Kontsultatu itzultzeko baldintzak.





