Quim-en marrazkia CD

10,00 

Artista: Patxuko Nice

Patxuko Nice Quim-en marrazkia CDa

57 disponibles

Xehetasun Gehiago

Patxuko Nice taldearen laugarren diskoak (Quim-en marrazkia) bi eragin handi daramatza kantuen ezaugarrietan: Pop leun eta landua eta honek reggaerekin duen harreman estu eta sakona, baita 1980ko hamarkadako musikaren eragina ere; «Aukera zoragarria»  abestian adibidez soul eta funk estiloen eragina soma daiteke. «La huella» reggae geldoaren sinonimoa da eta «Tiemblan los brazos» abestiari antzeko lurrina eman diote. Barnerakoitasuna da soma daitekeen giro nagusia, eta Patxuko Nice taldeak, samur helaraziko digu barnekotasunaren argia. Umiltasun musikalarekin jositako pop doinuak reggae zaparradekin bustita. Baina horren guztiaren gainetik beste bereizgarri eta nolakotasun bat gordetzen dute gitarretan, Itoiz taldearen reggae usaina barruraino daukate sartuta eta, funtsean, hor dago Patxuko Nice taldearen ekarpen sotila modu xaloan erakutsia.

Bidalketak eta Itzulketak

Bidealketa-tarifa:

Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €

Itzultzeko epea: 14 egun.

Kontsultatu itzultzeko baldintzak.