Eskaintza!

Margotu berria CD

El precio original era: 10,00 €.El precio actual es: 4,00 €.

Artista: Beira

Beira Margotu berria CDa

56 disponibles

Xehetasun Gehiago

Beira taldearen «Margotu berria» bigarren diskoa 2014 eta 2015 urteetan zehar grabatu du Axular Arizmendi soinu teknikariak Mutrikuko AME estudioetan. Masterizazioa 2015eko azaroan egin du Estanis Elorzak Donostiako Doctor Master estudioetan. Diseinua Goren Alkizak egin du eta azaleko argazkia Eneko Salaberriak. Musikari gonbidatuen atalean, Alaia Belaunzaranek arpa jo du «Terrazatako loreak» abestian. Irati Odriozolak ahotsa sartu du (Terrazatako loreak, Kezko kezkak, Auzo lasaia). Axular Arizmendi perkusioak egin ditu «800 dukado» abestian. «Haritzaren memoria» kantua Mikel Urdangarinen «Kideari» abestian du oinarria. Beira taldearen «Margotu berria» bigarren diskoak ongi zaindu eta idatzitako letrak ditu eta rock erritmo eta melodia distiratsu desberdinak. Beira bertsoa eta musika da, saltsa mehe egindako bertso musikatua. Musikak askotariko doinuak ditu. Hitzak hamaika modura irakurtzekoak dira nahiz eta diskoan geldirik dauden, zuzenekoetan kantariaren bat-batekotasunari esker, hitzak moldatu eta aldatuz joan daitezke. Beira gozo eta lasai entzun eta disfrutatzeko, bizitzeko.

Bidalketak eta Itzulketak

Bidealketa-tarifa:

Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €

Itzultzeko epea: 14 egun.

Kontsultatu itzultzeko baldintzak.