Eskaintza!

Estankona CD

El precio original era: 14,00 €.El precio actual es: 5,60 €.

Artista: Estankona

Estankona Estankona CDa

42 disponibles

Xehetasun Gehiago

Estankona bakarkako lehen diskoan «Estankona» da. Tautologia. Rockaren izpiritua barruan, amerikarra zein anglosajoia. Kantuetan badago tentsioa, indarra, bilakaera, helmuga eta irteera toki berean. Puntuaren zirkulua beti itxi egiten da kantuetan. Poz, alaitasun zein tristeziazko istorioak. Kantuei behar duten denbora eskeintzen dizkie Estankonak eraldatu eta hazteko, guztiei erantsi die gorago edo beherago joateko antsia eta gogoa. Musika oinarri trinkoetan hartu du babesa, Itxaso Etxebeste eta Jimmy Arrabit musikariek ederki interpretatu dute Borja Estankonaren desioa, jakin dute bikain nola uztartu haren ahotsa eta gitarra biluziak. Gitarra jotzaileak ihes egiten dio soinu fardelei, arin joan nahi du, emeki eta fereka amultsuetan gorde nahi ditu indarrak. Estankona musikariaren doinuen planoak berehala aurki daitezke, ez dago ez bidezidor edo zirrikitu gehiegi erdibidean galtzeko. Irteeratik, rockaren helmugara zuzentzen zaitu erraz eta aho bete hortz sentimenduen bila. Estankona beti tentsioan, erne baina jantzi gutxirekin, zure zain har dezazun bere osotasunean. Musikaren iraganak urruti daude eta hau da Estankonak hartu duen azal berria eta modu horretan aurkituko duzu diskoa entzuten duzun unean.

Bidalketak eta Itzulketak

Bidealketa-tarifa:

Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €

Itzultzeko epea: 14 egun.

Kontsultatu itzultzeko baldintzak.