Adikzioak, minak eta desirak CD
El precio original era: 10,00 €.4,00 €El precio actual es: 4,00 €.
Hara! Adikzioak, minak eta desirak CDa
56 disponibles
Xehetasun Gehiago
Hara! taldearen lehen diskoa (“Adikzioak, minak eta desirak”), hara nolakoa den: Rockaren itsaso zakarrean jaioa, batzuetan hard, besteetan core, grunge eta punk zertzelak, bortitz eta gehienetan melodiaz lepo.
Musikaren oinarrietan garraztasuna agertzen du Hara! taldeak kantuetan, eta gero ahotsaren melodiekin zipriztindu ondoren, zapore mikatzak desagerrarazten ditu, euskarriaren trinkotasuna galdu gabe. Poparen xarma eta aurpegi adeitsua ere erakuts dezake taldeak inolako konplexu gabe, giharra eta poparen itsaskortasuna uztartuta. «Ezezaguna» (The Silencers taldeak gustura sinatuko lukeen abestia da) eta «Azken argia itzaltzean» kantuak bare datoz eta beste bost abestien olatuen astinduaren aurka labar.
Adikzio, min eta desirak askatu ondorengo proposamena da Hara! gogorra eta indartsua. Batzuetan Berri Txarrak, Dut, STP, eta Kuraiaren oihartzunak dakartza disko honek, haiekin batera gordeko ote dugu euskal musikaren disko bilduman?
Bidalketak eta Itzulketak
Bidealketa-tarifa:
Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €
Itzultzeko epea: 14 egun.
Kontsultatu itzultzeko baldintzak.





