Yogurinha Borobaren dantza egiteko proposamen berria da “Normal” abestia. Entzule heldua dantzan jarri nahi du, eta abestia egiteko eta ekoizteko kontaktatu du musika pop-dance-elektro atalean oso ezaguna den Juan Sueirorekin (besteak beste, Fangoria, La Casa Azul…). Normal abestiaren letra Yogurinha Borobak idatzi du, eta hitz aldarrikatzaileekin alaitu nahi gaitu, baina genero mendekotasun normatiboari hortzak erakusten dizkio mezu argi eta konprometituarekin. Yogurinha Boroba artistak poztasuna alde guztietara barreiatu nahi du, Normal kantuak haizagailu erraldoiaren antzera egingo du lan. Jaia eta dibertimendua dakar testu askatzaileekin batera. Ez du izan nahi hutsal, ezta ere monakal. Crowdfunding, edo finantzaketa kolektibo bat luzatu du ekoizpen gastuei aurre egiteko. Bideoa Iker Villak zuzendu du.
ETS taldeak abuztuaren 25era aldatuko du Bilboko kontzertuaren data teknikarien greba dela eta
ETS taldea Bilboko Udalarekin elkarlanean aritu da azken egunotan antolakuntza eta segurtasun...





0 iruskinak