Mr.lukenek “Lucky Luke” bigarren diskoaren izenburuarekin hitz joko batzuk eraiki ditu: Luken zorteduna, Luken zorte onekoa. Ironiarekin jolas egin du eta galderak egin dizkio bere buruari. Agian izan daiteke diskoa argitaratzea zorte handia izan duela. Etxean eta kalean Luk edo Luki deitzen diote. Komiki ospetsuaren ildoa ere jorratu daiteke, zaldia eta cowboy-arena beti abentura bila. Mr.luken diskoarekin abentura bila atera da.
Albuma bi zatitan banatzen da: lehenengo zatian zazpi abesti, erritmo alaiez eta eguneroko esperientzietatik maitasun modu ezberdinak aztertzen dituzten letrez markatuak; eta bigarrenean pausatuagoa, Lortu dezu, bidaian inflexio puntu bat markatzen duen interludioa.
Lucky Lukerekin, Mr. Lukenek kontraste-ibilbide bat eskaintzen du, bere nortasuna eta musika ulertzeko modua islatzen dituena: abentura hurbila bezain ustekabekoa.





0 iruskinak