Zortzi CD
El precio original era: 10,00 €.4,00 €El precio actual es: 4,00 €.
Labrit Zortzi CDa
20 disponibles
Xehetasun Gehiago
Labrit Usurbilgo kantariaren hirugarren diskoak «8» edo «Zortzi» du izenburua infinituaren sinboloarekin bat eginik. Urte asko egon da diskorik argitaratu gabe. Labrit kantariak programazioz betetako disko alai eta dantzagarria egin du ahots zirraragarriarekin nahastuta. Elektronikaren argudioak, chill-out soinuaren baretasuna, ahotsen melodien erakargarritasuna, armonien plazera. Labritek lasai gozatzeko musika egin du. Maitasunez betetako diskoa, maitasunez egindako abestiak. Labrit kantariak azken urteotan hainbat kantu sortu ditu eta haien biribiltasuna lortzeko lanean ibili da zerbait pertsonala egiteko. Elektronika estiloko atal desberdinak erabili ditu bere kantuetako melodiei koltxoia eta batasuna emateko, tarte akustikoekin eta organikoekin nahastuta. Labritek ezustean harrapatu nahi du entzulea, bere ahotsak eskaintzen duen pozaren goxoak hunkituta uzteko bihotza eta burua. Zuzenekoak talde txiki baten laguntzarekin osatuko ditu: ahotsa, baxua, gitarra akustikoa eta programazioak.
Bidalketak eta Itzulketak
Bidealketa-tarifa:
Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €
Itzultzeko epea: 14 egun.
Kontsultatu itzultzeko baldintzak.