Eskaintza!

Katuek bezala CD

El precio original era: 13,00 €.El precio actual es: 5,20 €.

Artista: The Uski's

The Uski’s Katuek bezala CDa

33 disponibles

Xehetasun Gehiago

The UskiĀ“s taldea oso bero dabil, kantuen antzera eta katuen antzera, horregatik hirugarren lanak ā€œKatuek bezalaā€ du izenburua. Diskoa ere hormetatik igotzen da, lurrean egoteko gogo gutxi du, ohikoa den legez, dantzan hankek lurra ia ez dute ukitzen, altzatuta eduki ohi dira. ā€œKatuek bezalaā€ diskoak dantza alaiaren homogeneitatea du. Horrek ez esan nahi musikan eta estiloan aurreko soinutik aldendu direnik, baina The UskiĀ“s berri bat aurkituko dugu. ā€Katuek bezalaā€ diskoak The UskiĀ“s osatuago bat dakar. Kantuak bizitasunez beterik daude. Abesti bakoitzak bere soinu nortasuna du, eta agian, pentsa daiteke The UskiĀ“s kantutik kantura desberdina dela. Ez, desberditasun horrek atxekitzen dio batasuna diskoaren soinu estetikoari. The UskiĀ“s taldearen soinua aberats dator. Aurreko diskoetan ezin dira entzun orain dituen detaile eta bitxikeriak. Kredituetan begiratzea baino ez dago, musika tresnen zerrenda luzea da eta tresna bakoitzak berehalako arrastoa uzten doa; erne eta adi entzutea bideratzen du diskoa. ā€œKatuek bezalaā€ diskoa, nahiz eta xehetasunez gainezka etorri, ez du desbideratzen jaia eta freskotasunaren izpi txikiena ere. The UskiĀ“s taldearen soinu zirimola izugarria da, rock and roll zaharra, bluesa, musika beltza, popa, Nashville soinua, 60ko hamarkadako izpiritua, Kaliforniako ondartzen muina, Clash-Beatles-Clapton izaera… Benetan aberatsa, zinez disko bikaina. The UskiĀ“s taldeak letra txikiz musikatutako abestiak irakurriz gero, The UskiĀ“s interesgarri baten aurrean gaudela konturatuko gara.

Bidalketak eta Itzulketak

Bidealketa-tarifa:

Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €

Itzultzeko epea: 14 egun.

Kontsultatu itzultzeko baldintzak.