Eskaintza!

Zorionak nire partez niretzako CD

El precio original era: 10,00 €.El precio actual es: 4,00 €.

Artista: Txapelpunk

Txapelpunk Zorionak nire partez niretzako CDa

57 disponibles

Xehetasun Gehiago

Gitarra eta ahotsa baino ez duen diskoa izan, azken urteotan egin dudan diskorik organikoena da. Ez dago «moztu-itsatsi» eta «pintxazo» gutxi dago, garai batean bezala. Ia onak garenok batzuetan gauza onak egiten ditugu eta hau ona dela esango nuke. Azala eskuz eginda dago eta beste guztiarekin bilatzen nuen emaitza dela uste dut. Zorionak nire partez niretzako! 32 urte abestiak egiten, eta 20 urte Txapelpunk taldearekin. Urte hauetan guztietan nire alboan egon da, nire zati bat da. Berarekin hasi nintzen eta berarekin ospatu nahi dut. Hasieran ez genion elkarri ulertzen, hizkuntza banatan ariko bagina bezala. Atzamarrak odoletan izaten nituen ukitzen nuenean. Egun batean, ordea, gertatu zen, zinta isolatzaileekin nituen ezkerreko atzamarrek akordeak atera zizkion, eskuinak punteoarekin «g» puntua laztandu zuen. Une horretatik nire hutsune asko bete zituen, ez nekizkienak ere bai. «Zorionak nire partez niretzako». Neure buruari egin diodan oparia da, 10 abesti dituen CDa. Nitaz ari diren barneko 10 kantu, baina «zutaz» ere bai.

Bidalketak eta Itzulketak

Bidealketa-tarifa:

Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €

Itzultzeko epea: 14 egun.

Kontsultatu itzultzeko baldintzak.