E.H. Calling CD
El precio original era: 14,00 €.5,60 €El precio actual es: 5,60 €.
Kaotiko E.H. Calling CDa
32 disponibles
Xehetasun Gehiago
Kaotiko taldearen zortzigarren diskoa da «E. H. calling». Kaotiko taldearen emisioak punk eta rockarekin astinduko ditu bazterrak. Abesti borobilak, laburrak eta zuzenak SA taldeko Jimmy-k ekoiztuta. Kaotiko taldeak The Clash taldeari lapurtu dio izenburuaren ideia, Euskal Herrira ekarrita oraingoan; dei hori gainontzeko herrietara zabalduko du gizateria gupida gabe mugi dadin ezarritako orden mundialaren aurka, deia kirats nardagarria desager dadin. Sistema politikoen boterearen kolpe guztiak herri xumeak jasan ditu historikoki eta horrela segituko du ez bazaio galga jartzen, Kaotiko taldeak horren aurkako aldarria zabaldu nahi du arlo guztietan, hitzek zapalkuntza politikoa, ekonomikoa eta soziala aipatzen dituzte egoera ahalik eta azkarren aldatzeko. Kaotiko taldearen «E. H. calling» punk doinu garden, gordin eta trinkoz beteta dator. Punk doinuen babesean itzelezko koruak. Kantu arin, azkar, labur eta melodiaz blaituak eratu dituzte beste behin. Baina badu kanpoko eragin handi bat lan honek, Jimmy SA taldekoak gogortasuna ezarri dio Kaotiko taldearen soinuari, hau lodiagoa bihurtuz.
Bidalketak eta Itzulketak
Bidealketa-tarifa:
Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €
Itzultzeko epea: 14 egun.
Kontsultatu itzultzeko baldintzak.





