Ultra CD

10,00 

Artista: La Furia

La Furia Ultra CDa

515 disponibles

Xehetasun Gehiago

Nerea Lorón Díazen proiektuak hamar urte bete ditu. Tira, pixkatxo bat gehiago, baina berdin dio. Oraindik ez du ospatu. Gauzak asko aldatu dira Alberto Ruiz-Gallardonen “atzera begirako abortutik”, baina oraindik ez gara libratu “misogino aspergarriengandik”. Furiak abesti bat idatziko lioke horietako bakoitzari. Hamar urte hauetan, askoz gehiago egin du: zalantza egin, hazi, erori, altxatu, Mimosa sortu (emakumeentzako* management agentzia), disko berririk argitaratuko ez zuela esan, eta... argitaratu. Gauzak asko aldatu dira, bai. La Furiak hamar urte bete ditu, baina Loronek berrogei ditu dagoeneko: “Suposatzen da dena erabakita izan behar duzula, baina ni alderantziz nabil”, esan du. Amorruz sortutako izena mantendu du, bere identitatearen parte izan delako eta orain izena babesleku ere badu. Kemena ere mantendu du, baina ez inozentzia; baita indar suntsitzailea ere kaltetzen gaituztenen aurrean. Begirada kritikoa, transfeminismoa eta ko-ko-te-rai-no daudenek duten indarra gordetzen ditu bere baitan, nahiz eta, orain, gozamena ere sentitzen duen. Hamar urte asko dira eta hamar urte hauetan egiteko modua aldatu du, ez dago lekurik jada errebeldia hutsarentzat. Orain, ahotsa eta flowa nagusi dituen lurpeko tristura batek, orain hasi eta berak nahi duenean amaituko den garai bati bide ematen dio. Etapa berri hori ez dago –eta ez du egon nahi– bere garaitik kanpo. Horrek guztiak forma hartu du eta, horrela, bidaia askoren soinua duen eta identitatearen amildegietan dabilen disko bat sortu du: ULTRA jaio da. Esan al zuen ez zekiela disko berri bat atera nahi zuen ala ez? Bai. Baina orain badaki baietz.

Bidalketak eta Itzulketak

Bidealketa-tarifa:

Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €

Itzultzeko epea: 14 egun.

Kontsultatu itzultzeko baldintzak.