Grabitatea une batez CD
15,00 €
S T R Grabitatea une batez CDa
317 disponibles
Xehetasun Gehiago
STR taldearen “Grabitatea une batez” diskoa 2023 eta 2024an zehar grabatu du taldeak berak Gaua estudioetan (Fruiz, Bizkaia), kanpoko laguntzarik gabe. Taldearen bigarren lan honek goitik behera definitzen duen kontzepturik ez badu ere, denbora eta bizitzaren abiadura handia du muinean, eta abiadura hori kudeatu eta bizitzan aurrera egiteko hartara moldatzeko gai izatea zertan datzan du hizpide. Kantuak mikro mundu bat dira, atomoak unibertso zabalean, modernitatearen likidotasunak bustiak letrak eta abestiak.
STR taldearen “Grabitatea une batez” diskoak pop digital eta elektroniko leun eta goxoan aurkitu du funtsa, nahiz eta kantuen atal elektroniko dantzagarriena eta dance-a ere eduki badituen (“Galdu ez baduzu”). Pop malenkoniatsuak busti ditu kanturik gehienak, baina, malenkoniari aurkitu diote ifrentzua; hots, irribarrearen eragina. Hyperpop, drum&bass, funk, arrasto beltzak eta nazioarteko pop laudagarriena erabili dituzte. STR taldeak orain grabitate-zentro bikain eta iraunkorra du pop likido transzendental horretan, oinarri sendoak eraiki dituzte, haien jardunean musika sormena eta ekoizpenari buruz jasotako jakintzari esker.
Bidalketak eta Itzulketak
Bidealketa-tarifa:
Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €
Itzultzeko epea: 14 egun.
Kontsultatu itzultzeko baldintzak.





