Fruitua CD
El precio original era: 14,00 €.5,60 €El precio actual es: 5,60 €.
Borja Estankona Fruitua CDa
41 disponibles
Xehetasun Gehiago
Estankonaren bigarren diskoak «Fruitua» du izenburu. Estankona kantariaren diskoko abestiek erritmo eta musika estilo desberdinak jorratzen dituzte, kontraste horrek ordea ez du esan nahi linealtasuna faltan zaienik. Estankona kantariaren musika paleta askotarikoa da, horren gainetik dago musika horrek helarazten digun sosegua, lasaitasuna eta musika bera entzuteko gogoa. Vals, ska, country amerikarra, reggae, zein rock kutxudun abestiak aurkituko ditugu kontrastea egiten, baina abesti guztiek batzen eta isurtzen duten emozio grinak biribilduko du disko osoa, lan estimagarria sentiberatasun aldetik ere bai. Azken bi abestiek jarriko diote kontrapuntua Estankona kantariaren «Fruitua» lanari. Azken aurrekoan neurrizko indar musikalaren igoerak potentzia ematen dio abestiari. Azken piezan, kantuari berari bueltak eta itzuliak emango dizkio etengabe hamar minutuz eguneroko gauza txikiek gordetzen dutelako handiena. Estankonaren hitzak barrura begiratzen dute, barrutik esandakoak botako dizkigu surrealismotik batzuetan eta bizitzaren errealitate gordinarekin besteetan.
Bidalketak eta Itzulketak
Bidealketa-tarifa:
Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €
Itzultzeko epea: 14 egun.
Kontsultatu itzultzeko baldintzak.





