Esperantzan CD

10,00 

Artista: Pantxoa Carrere

Pantxoa Carrere Esperantzan CDa

40 disponibles

Xehetasun Gehiago

Pantxoaren musika ibilbidean kantua bitartekaria izan da askatasunaren helburua lortzeko, Euskal Herriaren burujabetza aldarrikatzeko, euskararen defentsarako. Herri libre bat anaitasunean. Itxaropen horrekin jardun du abesti mitikoen sortzaile den Pantxoak; interpretazioan trebe, Euskal Herriko kantu esanguratsuenetarikoak haren ahotsarekin ezagutu ditugu. Abesti berri hauen xarmak iraganeko ereserki haien dakarzkigu gogora, orduko ahots beraren eskutik. Pantxoak ongi jakin du nola atondu bere ahots kilikaria musikari desberdinekin. «Esperantzan» diskoa kantautoreen hitzordua da, folka, tradizioa eta poparen amantalak soinean daramatzana. Gertukoa egingo zaigu, sentibera, eta harekin batera kantatzeko astindua etorriko zaigu jarraian. Pantxoaren filosofia honela laburtu daiteke: kanta ezazu euskalduna, kanta iezaiozu zure herriari, zapaldutako herri eta gizaki guztiei, abestu maitasunari. Hori ez da, soilik, esperantza. Hori, batez ere, ekintzara deiadarra da disko eta kantu bilakatuta.

Bidalketak eta Itzulketak

Bidealketa-tarifa:

Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €

Itzultzeko epea: 14 egun.

Kontsultatu itzultzeko baldintzak.