Argizaiola CD

10,00 

Artista: Iñaki Palacios

Iñaki Palacios Argizaiola CDa

129 disponibles

Xehetasun Gehiago

Iñaki Palaciosen taldeko bi kideren gurasoen heriotzak bultzatu zuen haren laugarren diskoaren, “Argizaiola”-ren sorrera, “Bi izar” deituriko abestia izanik idatzi zuen lehen pieza. Diskoari itxiera ematen dion konposizioa ere, diskoa “fabrikara bidaltzeko” zela gehitua, Palaciosen beraren amaren heriotzaren dolua prozesatzeko sortu zuen txistulariak.


Gertaera hauen bitartean, Iñaki Palaciosek behin eta berriro aurkitzen zuen diskoari izena ematen dion argizaiola, hiletetan egiten zituen emanaldietan, lagun baten baserrian egindako bazkari batean, Nestor Basterretxearen zenbait obratan… Arbasoei eta iraganeko erritmoei omenaldi gisa egindako disko bati izena emateko irudi aproposagorik ez.


Doluaren eta lan musikalaren artean harilkatuz, pop edo elektronika gisako generoetako elementuak ere uztartuz, sortzen da “Argizaiola” diskoa. Palaciosen hitzetan, abesti bilduma ilun edo goibelik ez, eta diskoak “kandelatxo bat piztu eta gure artean ez daudenekin komunikatzeko itxaropena” barnean dakarrela dio.
Lan honetan ere ez dago bakarrik txistulari gasteiztarra; diskoari izenburua ematen dion abestian Kalakan taldeko kideak ditu bidelagun, Martxel Mariscalen testuek janzten dituzte diskoaren hasiera eta itxiera, Lide Hernandoren ahotsak “Bi izar”, eta Mikel Urdangarinenak “Udazkena” pieza hunkigarrian, Karmele Jaioren hitzak eta Juan Sebastian Vazquezen moldaketekin batera.

Bidalketak eta Itzulketak

Bidealketa-tarifa:

Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €

Itzultzeko epea: 14 egun.

Kontsultatu itzultzeko baldintzak.