Munduan ortozik CD
El precio original era: 13,00 €.5,20 €El precio actual es: 5,20 €.
Kherau Munduan ortozik CDa
4 disponibles
Xehetasun Gehiago
Kherau hitzak euskal ijitoen hizkeran «egin» esan nahi du. Kherau taldearen lehen diskoa da «Munduan ortozik», hamaika abestietatik sei herrikoiak dira (Erresiñola, Rossinyol kataluniarretik eratorria, Ostalerra, Maritxu, Jaun Baruak, Amak ezkondu ninduen) baina honek ez dio kenduko inolako musika meriturik taldeari; jatorrizko abestiak zein bertsioak sonoritate berean ildokatzen dira non kajoiek eta baxuek gordetzen duten bouzouki irlandarra eta flauten oinarri erritmikoa, horra Kherau taldearen «Munduan ortozik» diskoaren musikaren muina, zeina osatzen duten tinbre goxoko ahotsa, trikiaren melodikotasuna eta albokaren indarra. Kherau taldearen musikaren izpirituak folk tradizionalean datza, hari ekarpen alai eta jostalariak gehituz. Kherau taldearen kemena musika jendearengana iristaraztean dago jarrita, musikaren benekotasuna transmititu eta, eurei bezala, jendeari gozaraztean. “Munduan ortozik” entzutean argi gelditzen da taldekideek abestien konponketa eta moldaketa prozesuarekin jostatzea lortu dutela; soma daiteke askatasun kutsu hori, musikari gaurkotasuna eman diote, eta inoiz ez tradizioaren gainetik egoteko gogoaz. Kherau taldearen mamia folk tradizionalaren zorroa handitzea da eta gustura egitea garrantzitsua da, tresnari zaion maisutasunaren gainetik. Kherau: sorkuntza kolektiboa folk tradizionalaren bideak ildokatuz, berrituz.
Bidalketak eta Itzulketak
Bidealketa-tarifa:
Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €
Itzultzeko epea: 14 egun.
Kontsultatu itzultzeko baldintzak.





