Eskaintza!

Harria CD

El precio original era: 15,00 €.El precio actual es: 10,50 €.

Artista: Iñaki Palacios

Iñaki Palacios Harria CDa

34 disponibles

Xehetasun Gehiago

Iñaki Palacios txistulariaren «Harria» ikuskizuna biltzen duen bigarren diskoa da hau. Txistua elementu nagusi eta bateratzailea da Iñaki Palaciosen musikaltasunean, txistuaren inguruan eraiki dira, oro har, melodiak eta kantuen garapenak. Baina «Harria» diskoak baditu beste bi osagai garrantzitsu: harrizko txalaparta eta trikitia; kantuetako asko harrizko txalapartaren doinuetatik abiatuta gorpuztu dira hain zuzen. Harria denez kontzeptuaren funtsa, harriaren soinua harrizko txalapartaren eskutik etorri da; tinbre hauskorra, soinu sentibera harria balioan jartzeko. Harriarekin batera, trikitiaren aukera armonikoak txistuaren laguntzailea bilakatu dira kantuei sendotasun musikala emateko. Gitarra, baxua, bateria eta samplerren ekarpenekin kantuek txinparta alaiak sorraraziko dituzte, aproposak dantzarako, edo Iñaki Perurenaren agerraldi baterako. «Harria» ikuskizunean Iñaki Perurenak harriarekin izan dituen bizipenak azalduko dira poesia musikatuan, gero dantza bihurtuta. Mulixka Dantza Taldeko Josu Sanchez koreografoak harriaren nortasuna atxiki die doinuei herri-kirolaren esparrura ekarrita. «Harria» ikuskizunaren ardatz izango dira 8 dantzari, bost musikari eta Iñaki Perurena. Plaza eta kaleko ikuskizuna da, herri honetan izaten ei denez, «Harria».

Bidalketak eta Itzulketak

Bidealketa-tarifa:

Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €

Itzultzeko epea: 14 egun.

Kontsultatu itzultzeko baldintzak.