Akustikoak eta bestelako uneak CD
El precio original era: 13,00 €.5,20 €El precio actual es: 5,20 €.
Une Akustikoak eta bestelako uneak CDa
51 disponibles
Xehetasun Gehiago
UNE taldearen hirugarren diskoa “Akustikoak eta bestelako uneak” ezohikoa da. Une taldearen ezaugarria melodien indarrean eta kontraste musikalean datza, hots, rockaren eta metalaren arteko uztarketa da. Disko berrian ezaugarri berberak ageri dira baina modu akustikoaren pil-pil geldoan. Une taldeak aurreko bi diskoetako zazpi abesti ekarri ditu modu akustikora eta hiru abesti berri (“Min”, “Haize orratza” eta “Gautxori bat leihoan”) sortu dituzte. Arestian esan bezala, Une taldea kontraste bizien taldea da eta hau akustikoan gehiago nabarmentzen da. Akustikoaren indarrak ahotsaren garrantzia handitzen du eta bere gardentasun osoan erakusten da; exekuzio bikaina behar du akatsak ezin baitira ezeren azpian inolaz estali. Akustikoan trikimailu gutxi erabil daitezke dena biluzian doalako eta kalitatea eskaintzea askoz zailagoa da, baina lehengai onenekin lan egiten denean lortu daitekeen emaitza paregabea da. Era akustikoan kantuak eraikitzeak bertigoa sentiaraztea eraman dezake, baina taldeak ez dio beldurrik bertigo horri, bikain dago lagunduta gitarra akustiko, baxu, tekla, eta saxoaren onirikotasunarekin. Taldeak bere musikarekin ariketa estilistikoa proposatu digu non maila emateak ezinbesteko garrantzia duen. Une taldearen ahaleginak ez dira ezerezean geratu; lan zaila baina txukuna formen kontrasteetan.
Bidalketak eta Itzulketak
Bidealketa-tarifa:
Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €
Itzultzeko epea: 14 egun.
Kontsultatu itzultzeko baldintzak.





