Eskaintza!

Agerre CD

El precio original era: 14,00 €.El precio actual es: 5,60 €.

Artista: Kauta

Kauta Agerre CDa

51 disponibles

Xehetasun Gehiago

Kauta taldeak Andoaingo Agerre baserrian duen bere estudio-entsegu lokalaren izena hartuta dator taldearen laugarren diskoa. Mikel Morenok eta Adrian Elustondok Kauta atsedenaldian utzi zutenetik orduak eman dituzte esperimentazioan. Plazaratu gabe gelditu ziren kantu asko idatzi ostean, 2012ko erdialdean, Kauta taldearen laugarren diskoa prestatzen hasi ziren azkenik. Sormenerako tartea utzi, eta kantuak laster batean heldu ziren. Lan berri honek besteekiko duen lotura sendoena Mikel Morenoren abesteko era bereizgarria da. Musika joan daiteke azkarrago edo makalago, rock, pop edo hard-core. Berdin dio. Ahotsaren melodia txukunek nahiko adore dute entzulea besartean kulunkan jartzeko tekla eta sintetizadoreen laguntzarekin. Kauta taldeak rock-pop esparrura du jarrita norabidea, baina abiadura aztarnak ahaztu gabe dituzte. Kauta taldeak hiru bitxikeria sartu ditu diskoan: haize ataleko tronboi eta tronpeta, Saharako umeen ahotsak, eta falsettoan kantatzen duten ahotsak.

Bidalketak eta Itzulketak

Bidealketa-tarifa:

Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €

Itzultzeko epea: 14 egun.

Kontsultatu itzultzeko baldintzak.