AmETSetan CD + DVD

18,00 

Artista: ETS (En Tol Sarmiento)

ETS (En Tol Sarmiento) AmETSetan CD + DVDa

88 disponibles

Xehetasun Gehiago

En Tol Sarmiento edo ETS (2005, Iekora, Araba). Musika ibilbidea diskoz disko osatu dute. Dena den, «Vendimia seleccionada» (auto-ekoizpena, 2008) estreinako disko-maketa argitaratu aurretik kantuak egitea eta herriz herri jotzea zen helburua. Gerora ere dinamika berberarekin segitu dute, kantuak sortu, diskora ekarri eta plazaratu zuzenean hainbat herrietan. Halako batean, ETS taldeak begiratu du atzera eta ohartu da urteak daramatzatela taula gainean. Bosgarren diskoari (disko-maketa barne) gorazarre egiteko garaia zela pentsatu dute, taldeari berari gorazarre eginda taldetik bertatik. En Tol Sarmiento taldeak bosgarren diskoan lortu du klimax batera ailegatzea, ametsetan pentsatutakoa eta gertatutakoa errealitatean ikusi nahi izan dute. Kantu biribilenak behin eta berriro prestatu euren kontzerturik gogokoena jotzeko. Emaitzak hiru zati ditu: zuzenekoaren audioa (CD-a), zuzenekoaren bideoa (DVD-a) eta taldeari buruzko 60 minutuko dokumentala.En Tol Sarmiento taldeak diskoz dizko eta abestiz abesti entzule gaztea gatibatzeko indarra izan du. Xume hasi ziren, xume iraun dute, xumetasunaren politika ez da itxura, ETS taldeak xumetasunetik atera baitu orain arte dena. Ametsaren bidea eraiki dute hankak lurrean jarrita. Ametsetan diskoa festaren festa da, disko zintzoa, eta taldeari buruzko dokumentala ikusteko erraza eta atsegina da.

Bidalketak eta Itzulketak

Bidealketa-tarifa:

Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €

Itzultzeko epea: 14 egun.

Kontsultatu itzultzeko baldintzak.