Baga-Biga: 20 urteko esperientziarekin, euskal musikaren zerbitzura
Baga-Biga musikarentzako eta musika posible egiten dutenentzako etxea da. 2005etik hona, artista eta taldeen ibilbidera lagundu dugu, diskoetxe eta kontzertu ekoizle modura, gertutasunez, konfiantzaz eta profesionaltasunez.
Diskoz disko eta kontzertuz kontzertu, benetako laguntza operatiboa eta arduratsua eskaintzen duen plataforma sendoa eraiki dugu. Gure lan egiteko moduak euskal kulturarekiko errespetua, bidean metatutako esperientzia eta xehetasunekiko arreta zorrotza uztartzen ditu.
Artistak eta taldeak
Ezagutu taldeak, haien historia eta musika
Diskoak eta liburuak
Kulturaren aldeko apustua egin
hURRENGO EKITALDIAK
Kontzertuak, festak, jaialdiak…
Baga-Biga denda
Musika da gure zerbitzuen ardatza, eta gure izateko arrazoia.
Baga-Biga bulegoaren zerbitzuen ardatza musika da: diskoetxea, managementa, ediziogunea, kontzertuen antolakuntza, musikaren sustapena (diskoak eta zuzenekoak). Erantzun osoa eta integrala emateko prest dago Baga-Biga nahi edo behar den tokian eta denboran.
Profesionaltasunak gidatzen du bulegoaren hausnarketetan. Baga-Biga musika sektorean erreferenteetako bat da, eta hori adierazten dute hainbat zenbakik (220 disko baino gehiago argitaratu ditu eta urtean 450 musika ekitaldi, musika ekoizpen edo kontzertu kudeatutzen ditu).
AZKEN BERRIAK ETA KALERAKETAK
🎶 Ura Bere Bidean Kantuz 25: euskal musikaren historia ospatzeko eta elkarrekin kantatzeko hitzordu handia.
Abenduak 13 - 19:00 - Illunbe AMAK, Sorotan Bele, Eider, En Tol Sarmiento, Doctor Deseo, Betagarri...
Uto, Keane eta Maidaren “Rambo” abestia kalean da jada: single elebidun eta indartsua eszena urbanoan
Dagoeneko entzungai dago plataformetan “Rambo”, Uto, Keane eta Maida artistek sinatutako single...
“IZARO” abestiaren bertsio sinfonikoa argitaratu du Iñaki Palaciosek, Orfeoi Donostiarrarekin eta Et incarnatus taldearekin batera
Uztailaren 7an, astelehena, argitaratu da “IZARO” abestiaren bertsio sinfonikoa, Iñaki Palacios...
BAGA BIGA UHINAK
Ekitaldi bat antolatzen duzu?
Baga Bigarekin harremanetan jarri festa, kontzertu edo jaialdietarako banda edo artista bat kontratatzeko.












