Ago 29, 2025 | Single kaleraketa

Dagoeneko entzungai dago plataformetan “Rambo”, Uto, Keane eta Maida artistek sinatutako single berria. Gaur, 2025eko abuztuaren 29an, argitaratu da Baga-Biga Musika Ideiak zigilupean.

“Rambo”-k euskarazko eta gaztelaniazko bertsoak uztartzen ditu, eta Maidak sortutako ekoizpen sendo eta erakargarria du. Hiruren artean idatzitako letrak jarrera zuzena eta kalekoa erakusten du: barra zorrotzak, ironia eta gordintasuna, traparen, rap klasikoaren eta hip hop berrienaren artean.

Uto (Eñaut Arbelaitz), Keane (Ekain Telletxea) eta Maida (Markel Maidagan)-ek hizkuntza eta estiloen mugak gainditzen dituen elkarlan bat sortu dute, euskal eszenaren indarra estatuko panoraman berriro erakutsiz.

0 iruskinak

Bidali iruzkin bat

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

JARRAITU BAGA BIGA-REN BLOGA IRAKURTZEN