Jul 7, 2025 | Single kaleraketa

Uztailaren 7an, astelehena, argitaratu da “IZARO” abestiaren bertsio sinfonikoa, Iñaki Palacios musikariaren eskutik. Bertsio berri honetan, Orfeoi Donostiarra eta Et incarnatus ensemble-a izan ditu bidelagun, eta emaitza liluragarri batekin sinatu dute lan hau: pieza sinfoniko, koral eta emozioz beteriko bat.

Abestiaren estreinaldia zuzenean egin zen uztailaren 6an, igandea, Donostiako Kursaalean, artista guztiak oholtza gainean zirela. Une hunkigarri eta historikoa izan zen.

Jatorriz Iñaki Palaciosek konposatua, eta Alejandro Saúlek ekoitzia, bertsio sinfoniko honek “IZARO”ren unibertsoa zabaltzen du, bere edertasuna eta indar kolektiboa areagotuz.

Singlearen azala ere artearen adierazpen gisa aurkezten da: Nestor Basterretxea eskultorearen eskuz egindako marrazki bat, oharrak barne dituela, sormen-prozesuaren indarra azpimarratuz. Amaierako irudia baino gehiago, ideia bizia da protagonista.

0 iruskinak

Bidali iruzkin bat

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

JARRAITU BAGA BIGA-REN BLOGA IRAKURTZEN