Kaene Oiartzungo Zilibito Records kolektiboko kidea da. Azken urteotan taldearekin dozenaka kontzertu eskaini ditu, Euskal Herriko gazte eszenan bere lekua sendotuz. Horrez gain, bakarkako ibilbidea ere garatzen ari da, eta Rambo, Zapatan Zola edo Aimarz-ekin batera kaleratutako Racks bezalako singleekin bere nortasun artistikoa erakutsi du.
Lil, berriz, Lekeitioko 48280 kolektiboko kidea da. Bai taldearekin, bai bakarlari moduan, belaunaldi berriko hiri-musikaren erreferente bihurtzen ari da. Bere lanen artean Karibe, Replay eta bestelako abestiak nabarmentzen dira, betiere estilo fresko eta garaikidea erakutsiz.
Bi artistek indarrak batu dituzte ASSTORE izeneko elkarlanean. Uztailaren 2an argitaratuko den abesti berria Dancehall erritmo bizietan oinarritzen da, eta udako giro alaia eta arduragabea islatzen ditu. Doinu itsaskorrak, erritmo dantzagarriak eta energia positiboa uztartzen dituen kantua da, udako soinu-bandan ezinbesteko lekua hartzeko asmoz.
Abestiaren ekoizpena Txusoren esku egon da; berak egin ditu produkzioa, nahasketa eta masterizazioa, soinu moderno, indartsu eta nazioarteko ukitua emanez. ASSTORE uda ospatzeko sortutako kanta da: lagunak, festa, dantza eta giro ona ardatz dituen proposamen fresko eta erakargarria.
HEITXI-k «Ikusi Arte» irudikatzen du: Berri Txarrak taldearen klasikoaren irakurketa elektronikoa
Abesti batzuek bere horretan diraute denboraren poderioz. Eta abesti batzuek kontatzeko modu...





0 iruskinak