Hunkidura Kuttunak ikuskizuna arrakastaz ospatu da! Benitoren abestien bidez Euskal Herri osotik barrena bidaiatu dugu, hitz, soinua eta irudiz betetako keinuekin. «Oi Lur» oihukatu dugu barru-barrutik, eta «Balearen bertsoak» bezala, sakonetik altxatu ditugu emozioak itsasoaren eta poesiaren ertzetik.
Eskerrik beroenak Getxo Kulturari eta bereziki Xabi Payari, ekimen honen inspirazio-iturri nagusiari.
Ikuskizun honen atzean taldea handi bat aritu da lanean:
-
Ekoizpena: Baga-Biga Musika Ideiak
-
Arte eta eszenografia: June San Sebastian (Ilustrazioak), David Bernués (Argi diseinua eta teknika)
-
Soinua: Jon Cadarso eta Jon Matute (teknikariak), Eneko Arraibi (Musika arreglista eta koordinatzailea)
-
Zuzendaritza artistikoa: Jon Maya + Arkaitz Hormaetxe
Musikariak: Ander Hurtado de Saratxo (Bateria), Eneko Arraibi (Saxoa), Markel Arevalo (Baxua), Endika Basterretxea (Gitarra), Amaia Miranda (Gitarra eta Mandolina), Elisene Alzola (Biolina), Nerea Aizpurua (Biolontxeloa), Garikoitz Ortiz de Villalba (Teklatua eta Akordeoia)
Artista gonbidatuak: Idoia Asurmendi, Jokin Pinatxo (Janus), Mikel Markez, Mirua, Olatz Salvador, Julie, Mikel Urdangarin, Gorka Sarriegi & Urbil Artola, Alex Sardui, Ondarreta abesbatza, Kukai Dantza Konpainia, Xabi Paya, Gotzon Barandiaran
Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako ahots horiek, “Atharratze gazteluko kantua” eta “Jaun baruak” bezalako abestien bidez, hitz egin dute errespetutik eta esperantzatik.
Mila esker zuei, Euskal kultura babesten eta elikatzen jarraitzeagatik. Guztiok gara Hunkidura Kuttunak.




![[EH KONTRATAZIOA IREKITA] MONDRA](https://baga-biga.eus/wp-content/uploads/2025/12/DE-RONDA-©-Sofia-Taboada-400x250.jpg)
0 iruskinak