Taldeak bere seigarren diskoa ezagutzera gonbidatzen du bere komunitatea, azaroaren 30ean Gasteizen egingo den ekitaldi esklusibo batean, gidatutako entzunaldiarekin, ikus-entzunezko edukiekin eta publikoarekiko interakzioarekin.
Azken lana egin zutenetik hiru urte igaro eta urtebete birarik egin gabe egon ondoren, ETS inoiz baino indartsuago itzuli da disko berria aurkeztera: KONKISTA. Diska abenduaren 5ean kaleratuko da eta Durangoko Azokan egongo da. Taldearen orain arteko proiekturik pertsonalena eta abangoardistena da.
KONKISTA kontrastez beteriko lana da, non emozio mingarriak, zauriak eta orbainak beharrezkoak diren bizitza ulertzeko. Taldeak azaldu bezala:
«KONKISTA bizitzaren irudikapen zintzoa da, kontraesanez eta anbibalentziaz betea. Kaos emozionaletik sortutako diskoa da, barneko konkista baterantz aurrera egiteko ditugun orbainak ulertzen saiatzen dena. Mundu guztiak bere lekua aurkituko duen babeslekua da.»
Lan berri honetan, ETSk nazioarteko ekoizleak izan ditu, soinu abangoardistenak euskarazko musika panoramara eramateko. Etapa berri honetan taldearen ezaugarri diren sormen askatasuna eta heldutasun artistikoa islatzen dituen estiloen fusioa.
Estreinaldi errepikaezina, komunitatea protagonista delarik
KONKISTA azaroaren 30ean, 18:00etan, aurkeztuko da Buesa Arenan (Gasteiz), lehenengo aldiz eta behin bakarrik, Arabako Foru Aldundiaren babesari esker posible izan den ekitaldi berezi batean. Bere komunitatearekin diskoa beste inork baino lehen partekatzeko eta taldearen eskutik kantu bakoitzaren atzean dauden istorioak eta emozioak ezagutzeko pentsatutako ekitaldia da. Listening Party-an zehar proiektuarekin batera doazen ikus-entzunezko edukiak ere estreinatuko dira eta publikoarekin interakziorako uneak egongo dira. Hitzordu intimo eta sinbolikoa, plaza mugatuekin, ETSk bere jendearentzako opari gisa planteatzen duena. Ekitaldiak prezio sinbolikoa eta plaza mugatuak izango ditu, ETSk bere komunitateari oparitu nahi dion formatu errepikaezinean. Sarrerak azaroaren 13an egongo dira eskuragarri 11:00etan https://feverup.com/m/455983 n eta aurresalmenta esklusibo bat egongo da ETS komunitatearentzat azaroaren 12an 11:00etan. Ekitaldiak Gaztearen laguntza du.





0 iruskinak