X CD
El precio original era: 12,00 €.8,40 €El precio actual es: 8,40 €.
Kulto Kultibo X CDa
39 disponibles
Más detalles
Kulto Kultibo taldearen laugarren diskoak “X” du izenburua, hip hopa eta reggaea oinarri, jazz ukitu oso bereizgarri batekin aurkeztu da laukotea oraingoan. Oinarri xumeak dakarzkite lan honetan, minimalismo handikoak eta tronpeta, saxo, tronboi eta biolinen konponketaz apainduak. Nahiz eta minimalismo kutsu hori ez galdu, “Resa-K” abestia bereizten da bilduman, trip hop, groove eta elektronika osagaiekin; hots, Kulto Kultibo taldearen beste rap bat da dantzarako. Goizeko lehen zigarroaren zupada luze eta sakon baten soinuaren ondoren lantegira sartzeko adarra entzun daiteke diskoaren hasieran. Zupadaz zupada, sakon-sakonean, sistemaren eta botere menderatzailearen nagusitasuna betikotzen duten politiken aurka egiten dute, eta “X” diskoarekin boterearen “x”-ren balio ezezaguna argitzen dute, raparen kulturaren aldeko aldarria egitea funtsezko dutela. Musika inozo eta lerdea ez da banda honen rap filosofiaren barruan sartzen. “Sin ley” abestian Altsasuko zazpi gazte atxilotuen askapenaren aldeko aldarria dago eta zentzurik gabeko sententzia arbuiatzen du. Kulto Kultibo taldeak bilorik gabe botako dizkigu bertsoak.
Envíos y devoluciones
Tarifas de envíos:
España Peninsular 8,35 €
Islas Baleares: 18,00 €
Plazo de devolución 14 días
Consulta las condiciones de devolución





