¡Oferta!

Medusa CD

El precio original era: 10,00 €.El precio actual es: 7,00 €.

Artista: Dientes de Luna

Dientes de Luna Medusa CDa

55 disponibles

Más detalles

Dientes de Luna taldearen bosgarren diskoa da “Medusa”, aurreko biekin batera (Utopista eta Atmosfera) trilogiaren azken atala betetzen duena: ”Utopista” diskoak adieraziko digu lurra dagoela gure utopiak gauzatzeko, “Atmosfera” diskoak beharrezkoa duen airea arnasa ematen die utopiei eta “Medusa” da bizitzeko behar dugun ura, eta utopia guztiak egarri direlako, utopisten (utopikoen) zale.

Soinu trinkoa du “Medusa” diskoak, rock indartsua, kolpe handikoa oinarrizko ataletan, gitarren soinuak tropelean doaz nor baino nor, lelo asko ahots urratuaren magalean. Power rocka elektronikaren fereka isilekin, modu progresiboan igeri egiten, arnasa sakon hartuta hankak lurrean jartzeko zain. Marmokak ur korronteak bilatuko ditu helmugara iristeko, baina ba al daki nora ailegatuko den? Dientes de Lunak trilogiaren bidea hartu du taldearen soinuak biribiltzeko. “Medusa” indartsua atera zaio, kolpeduna. “Maldita” kantuak gitarra desberdinen arteko solasaldiak irudikatu nahi ditu baxuaren eta bateriaren eraginaren mende. “Dispárame”, baxuaren indarrean eraikitako abestia lelo atmosferikoekin. Amultsua da. “Piel a piel” power-pop, 90eko hamarkadako rockaren ukituekin, Amerikako leloak muturrean. “37” abestiak elektronikaren oinarriak ditu, kantu sentikorra, lelo erakargarriekin. “Marea”, Tom Pettyk bihotzak apurtu bazituen taldearekin, kantu honek antzeko marea eta korrontea darabil. Lelo esanguratsuak teklatuen koltxoiekin. “Ezer bihurtzen den guztia” abestiak trenaren kolpea du oinarrian, eta abiadura gora doa erritmoarekin batera. Harrapatu egingo zaitu eta limurtu, kantua inguratzailea da “Medusa”; instrumentalak ukitu elektronikoak ditu, abestirik geldoena da, sentiberatasuna gitarren zartada bakoitzean, beti ditu gogoak Dientes de Lunak rock progresiboa egiteko. Bestalde, Medusa greziar mitologiako izaki beldurgarria zen, harrizko begirada zuena. Harri bihurtzen zuen begietara begiratzen ausartzen zitzaionari. Dientes de Luna taldeak, antza, Medusari begiratu dio begietara eta rockaren garaian harrituta geratu dira. Harria rocka baita, eta alderantziz.

Envíos y devoluciones

Tarifas de envíos:

España Peninsular 8,35 €
Islas Baleares: 18,00 €

Plazo de devolución 14 días

Consulta las condiciones de devolución