Maketoen iraultza CD

10,00 

Artista: Doctor Deseo

Doctor Deseo Maketoen iraultza CDa

694 disponibles

Más detalles

Doctor Deseo taldearen (Bilbo, 1986) hamazazpigarren diskoa euskara hutsean dator, “Maketoen iraultza”. Euskeraz abestutako 13 kanturen bilduma da hau, abesti bakarra espreski diskorako sortua eta gainerako 12ak urteetan diskoz disko aletuak, “Silencio en la sala” salbuespen, taldearen diskografiatik at, “18/98” ekimenerako argitaratutako diskoan kaleratu baitzen 2006an. 1995ean egin ziguten lehenbiziko ekarpena euskaraz, eta diskoz disko hamaika bultzada eman dizkiote euskarari. Konpromiso sendo honen erakusgarri, adibidez, 2011ko abenduaren 3an Gasteizen osorik euskaraz eman zuten kontzertua. Kilometroak 2016an, Bergaran, bigarren kontzertua euskara hutsean. Doctor Deseo taldearen koherentziaren barruan euskarak presentzia izan du eta adierazpen bide ere da; “Maketoen iraultza” diskoa euskeraren aldeko dinamika horretan ulertzen da. Euskal literaturaren klasikoei hainbat keinu ageri dira bilduma honetan; Lauaxetaren “Eta moxua eman atsekabez” abestia, Xabier Leteren “Ni naiz” klasikoaren moldaketa; baita Edorta Jimenez, Unai Iturriaga eta Sonia Gonzalezek testugintzan izan dituzten ekarpenak ere. Francis Diezek Marta Ortizekin urteetan zehar testugintzan izan duen elkarlan luzea ere biribildu du lan honetan. Doctor Deseo taldearen “Maketoen iraultza” abestia bizia da, ereserki bat bere esanahi osoan. Elektronika eta gitarra eskutik hartuta doaz, iraganera atzera begirada baina etorkizuna, eta denaren gainetik oraina beti pasioz biziz.

Envíos y devoluciones

Tarifas de envíos:

España Peninsular 8,35 €
Islas Baleares: 18,00 €

Plazo de devolución 14 días

Consulta las condiciones de devolución