Ago 10, 2026 | Single kaleraketa

Santa Agedako abestiaren doinu ezagunaren deiak ohartzen digu zertara datozen oraingoan AZAXtarrak. Eskean egitea debalde dela argi dago, eta erruz egiten du eskean bikote azpeitiarrak haien single berrian.

Eskatzea besterik ez duenaren ahalduntza

Ezer gutxi duenak aise egin ditzake amestu zein eskatu honetaz lotsatu baino, AZAX-ek gorazarrea egin dio egoera honi, “jendien lerdekeyekin ez bustitzeko guardasol haundi bat” izanik gainera single berri honetan egiten duten lehen eskaria; norberak bere amets eta helburuak burutzeko dei bat, besteek esan ditzaketenei kasurik egin gabe. Apaltasunetik kantatzen badute ere, bada abestiaren hitzetan handinahia, edo, hobeto esateko, mundua egosita jateko nahia. Munduko oilarrak, handinahietan handinahienak lapiko handi batean sartu nahi dituzte azpeitiarrek; “lerdekeirik” jasan beharrik ez litzateke egongo hala.

Erraldoien sorbaldetatik so

Single berri honek AZAX-en soinua uztartzen darrai, azken hilabeteetan kaleratu dituzten “Zu al tzea” eta “Giputxi” jarriki. Euskal musikan ezagun den trikitixa eta elaktronikaren arteko nahastea jorratzen du bikoteak, haien eraginen lapikora beste eragin batzuk ere nahastuta, hip-hopa eta hain bereizgarri duten umorea, besteak beste. “Eskau ta Eskau” single berriak burura dakarzkigu azken hamarkadetan “triki-pop” (edo AZAX-ek dioen bezala, “triki-tronik”) generoan jardun duten zenbait talderen aireak, GOSE izanda azpimarragarriena, eta baita GAILU-ren “rural electro hardcore”-aren kutsua ere, hitzen eduki eta interpretazio garratzean nabarmen.

AZAX-en “Eskau ta Eskau” single berria entzungai dago jada plataforma digital guztietan.

0 iruskinak

Bidali iruzkin bat

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

JARRAITU BAGA BIGA-REN BLOGA IRAKURTZEN