AMAK taldearen (A Alaitz Telletxea Tolosa, M Maixa Lizarribar Saizar, A Amaia Oreja Unanue, K Kristina Solano Maiza) lehen singleari dagokion “Gona gorria” bideoklipak badu estereotipoen kritika eta eredu askatzailearen aldeko aldarria. Denok jantzi dezakegu gona gorria. Berdintasun eta sentsibilizazioaren irudiak gerturatu dituzte bideoaren egileak diren Arkaitz Sukuntza Alkortak eta Mikel Fernandez Bereziartuak. Margolari lanak Goretti Aranburu Epeldek egin ditu, dantzariak Izaro Telletxea Delgado eta Oier Laborde Etxabe dira. Xabi Solano Maizak ekoitzi du abestia. Hemen musikari laguntzaileen zerrenda: Arkaitz Miner, Txus Aranburu, Zigor DZ eta Arkaitz Bastarrika.
Doctor Deseo 20/40; desiraren gau magikoa 🎤🌟
Doctor Deseo 20/40: magiaz beteriko itzulera Doctor Deseo, euskal musikaren barruan ezinbesteko...





0 iruskinak