ETS taldea Bilboko Udalarekin elkarlanean aritu da azken egunotan antolakuntza eta segurtasun baldintzak ikertzeko, eta, teknikoki egingarria dela ziurtatuta, hasiera batean hilak 26rako aurreikusita zegoen kontzertuaren data aldatzea adostu dute.
Bilbo, 2026ko abuztuak 21.
Abuztuak 26rako aurrikusita zegoen Taldea Bilboko Udalarekin elkarlanean aritu da azken egunetan antolakuntza eta segurtasun baldintzak ikertzeko, eta, teknikoki egingarria dela ziurtatuta, hasiera batean hilak 26rako aurreikusita zegoen kontzertuaren data aldatzea adostu dute.
Abuztuak 26rako aurreikusita zegoen ETS taldearen (En Tol Sarmiento) kontzertua hilak 25ean, asteartean ospatuko da azkenik, taldearen eta Bilboko Udalaren arteko koordinazioan data aldaketa adostu ostean.
Abuztuak 26an deitu den ikuskizunen sektoreko teknikarien grebarekiko elkartasuna eta errespetua erakutsi nahi du ETS-k, baita kultur zein musika alorraren jardunerako behar-beharrezkoak den kolektibo honen egoera eta aldarrikapenei ikusgarritasuna ematen lagundu ere.
Azken egunotan, greba deialdia egin duten sindikatuen bozeramaileak ETSrekin kontaktuan jarri dira taldeari deialdiaren arrazoiak eta testuingurua azaltzeko. Plazaratutako egoera zuzenean ezagututa eta langileen greba eskubidea errespetatu nahian, ETS-k haien ikuskizuna dataz aldatzeko eskatu dio Bilboko Udalari.
Taldea eta Udala elkarlanean aritu dira azken egunotan antolakuntza aukerak aztertu eta aldaketa burutu nahian. Behin aukera onartuta, kontzertua abuztuak 25era aurreratzea adostu dute.
ETS-ren hitzetan «Kontzertu bakoitzaren atzean eszenatokira igo gaitezen ahalbidetzen duen profesional talde handi bat dago. Egoera honen aurrean, teknikarien sektorearekiko errespetua eta elkartasuna helarazi nahi dugu, baita langileek haien grebarako eskubidea askatasunez erabili dezaten lagundu ere.
ETS-k eskerrak eman dizkio Udalari kontzertuaren data aldatzeko aukera ahalbidetzeagatik, baita jai egitarauaren barne dagoen halako ikuskizun bat berrantolatzeko beharrezkoak diren alde inplikatu guztiei ere.
Gauzak horrela, ETS-k abuztuak 25ean eskeiniko du bere kontzertua Bilbon, aurreikusitako gainerako baldintza guztiak beteaz.





0 iruskinak