AmETSetan CD + DVD

18,00 

Artista: ETS (En Tol Sarmiento)

ETS (En Tol Sarmiento) AmETSetan CD + DVDa

87 disponibles

Xehetasun Gehiago

En Tol Sarmiento edo ETS (2005, Iekora, Araba) taldeak haren ibilbidea diskoz disko landu du; haien jardunean sinistu eta apustu haren fruituak jaso dituzte. «Vendimia seleccionada» (auto-ekoizpena, 2008) estreinako disko-maketa argitaratu aurretik kantuak egin eta herriz herri ezagutarazi zuten euren burua Arabar Errioxan eta gerora ere dinamika berberarekin segitu dute; kantuak sortu, diskora ekarri eta zuzenean herrietan plazaratu. Pixkanaka taldeak tamaina hartu eta plaza zein irratitan ospea lortu duelarik, momentu horren erretratu musikal bat egin nahi izan du ETSk “Ametsetan” bostgarren lan luzearekin.

“Klimax musikala” izoztu nahi izan du taldeak lan honekin, haien ametsetako kontzertua taularatu, eta hura betiratu; hiru formatu desberdinetan gainera, zuzeneko audioan (CD), kontzertu osoaren bideoan (DVD) eta ordubeteko dokumentalean.

Publiko gaztea erakartzeko abilezia du talde arabarrak; modu xumean hasi ziren eta xumetasun horrekin jarrai dabiltza oraindik, hala ibilbide musikal sendo eta aberats bat gorpuztu dutelarik, disko honetan ehizatu duten handitasun momentu hura delarik haien amets guztien gailurra. “Ametsetan” ospakizun hutsa da, festa festaren barne, zintzotasunez eta xumetasunez egina, taldekideak gertuagotik ezagutzeko aukera eskaintzen duen dokumentalarekin batera aurkeztua.

Bidalketak eta Itzulketak

Bidealketa-tarifa:

Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €

Itzultzeko epea: 14 egun.

Kontsultatu itzultzeko baldintzak.