Mar 7, 2016 | Albisteak

Hesian taldearen Hegalak astinduz diskoko "Zu zara, gu gara" abestiarekin bigarren klipa.
Martxoak 8 emakumearen nazioarteko egunean bideoklipa kaleratzea erabaki dugu, egun aproposagorik ez dagoelako kantu hau lau haizetara zabaltzeko.

"Zu zara, gu gara" kantuak erasoak jasan dituen emakume baten istorioa kontatzen du Zuriñe Hidalgok letraren egile eta bideoko protagonistak.
Oso letra pertsonala da, baita bideoklipa bera ere. Lehen aldiz, egoerak merezi duelako, bideokliparen ideia, gidoia, eszenografia… Zuriñe Hidalgok berak egin du.

Grabaketa eta produkzio teknikoa Arteman Komunikazioa eta AZGaubelak egin dute Hesian eta Baga-Bigarentzat.

 

0 iruskinak

JARRAITU BAGA BIGA-REN BLOGA IRAKURTZEN