Oct 17, 2025 | Single kaleraketa

Vazkez-ek gaur estreinatu du “Xirimiri”, iparraldeko sentsualtasuna eta intentsitatea uztartzen dituen erritmo urbanoekin eta testura elektroniko berritzaileekin sortutako reggetoi esperimentala. Lajoyeria, Detunedfreq eta Jay Cas-ekin batera, abestiak gorputzen beroa eta etengabeko euriaren arteko kontrastearekin jolasten du.

“Xirimiri” bere hurrengo diskaren (La Calor del Norte) parte da. Diskoa hegoaldetik iparraldera doan bidaia sonoro bat da, Andaluzia eta Euskal Herria uztartuz letren, erritmoen eta emozioen bitartez. Diskoak flamenko, trap, musika urbanoa eta euskal folklorea uztartzen ditu, auzo istorioak, pasioa eta oroimena esploratuz, LaJoyería, Chickjuarez eta Malakias-en ekoizpenekin eta Ben Yart, Dellachaouen, Tatta edo Mutiko bezalako kolaborazioekin.

“Xirimiri”ren bideoklipa dagoeneko ikusgai dago, eta disko osoa plataforma guztietara iritsiko da urriaren 20an, 21:00etan.

 

0 iruskinak

Bidali iruzkin bat

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

JARRAITU BAGA BIGA-REN BLOGA IRAKURTZEN