Eskaintza!

Lurra, ardoa, Dantza CD

El precio original era: 15,00 €.El precio actual es: 6,00 €.

Artista: Iñaki Palacios

Iñaki Palacios Lurra, ardoa, Dantza CDa

23 disponibles

Xehetasun Gehiago

Iñaki Palacios txistulariaren lehen diskoa, “Lurra, Ardoa, Dantza” ez da disko soila, ikuskizun bilakatu dute Josu Sanchez dantzariak eta koreografoak Mulixka Dantza Taldearekin batera. Dena den, Iñaki Palaciosek txistuaren kontzeptu berritzailea eta garaikidea bilatu du diskoan eta munduko musiken ataleko disko bezala sailka daiteke. Hainbat musika tresnekin nahastu du txistua Arabar Errioxaren nortasuna azalarazteko: lurra, mahatsa, mahatsondoa, mahastia, ardoa, dantza eta txistua. “Lurra, Ardoa, Dantza” diskoaren protagonista nagusia txistua da, gidari eta oinarri. Txistuak ezarritako doinu eta melodiaren magalean laguntza bikaina dauka gitarretan, baxuan, baterian, perkusioetan, baina tarteka badira hain ohikoak ez diren zenbait soinu ere: digeridoo-a, handpad-a eta sekuentziak; dena den, txistua da protagonista guztien gainetik. Gero lotu zaizkio koreografiak eta dantzak Arabar Errioxari lurralde sentimendua adierazteko. Txistuak eta kantuek ardoaren prozesuaren kontzeptualismoa dute iturri. Kantu bakoitzak bere koreografia dauka Josu Sanchezek propio sortutakoa Mulixka Dantza Taldearentzat. Kantuek Arabar Errioxaren lurraren sena eskaintzen dute, hori baita Iñaki Palacios musikariaren xede nagusia. Txistuak aukera gehiago ditu hemendik aurrera.

Bidalketak eta Itzulketak

Bidealketa-tarifa:

Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €

Itzultzeko epea: 14 egun.

Kontsultatu itzultzeko baldintzak.