MAGALA
10,00 €
517 disponibles
Xehetasun Gehiago
“Magala” emakumeari, tradizioari eta transmisioari sakonki lotutako diskoa da. Belaunaldi desberdinetako emakumeen arteko konexioaz gain, beste transmisio modu batzuk ere ditu hizpide: lagunartekoa, komunitate eta kolektiboen kideen artekoa eta baita gizarte orokorraren baitan ematen direnak ere. Abestiak bizipen propioetatik jaioak dira, sentimendu, borroka eta kezka desberdinetatik, zeinak musikan gorpuztuta iristen diren entzulearengana: entzun eta gozatzen mezuok ulertzea, partekatu eta sareak sortzea, gizarte aske eta kontzienteago bat erakitzeko, hori du funtsa “Magala”-k
Musikari dagokionez, diskoak folka du oinarri, baina “folk-fusion” gisa defini daitezkeen beste eragin batzuetatik edaten dago aberastua: euskal folketik rumbara, country-ra edo balkanetako aireetara. Aurreko lanarekin alderatuta(Ez Dogu Zor Ezer, 2023), abestiak gitarra akustikoa eta biolina dituzte muinean, instrumentu elektriko gabe, soinu natural eta landuago bat lortuaz. Haurreko diskoaren ikusmira elektronikoarekin alderatuta, “Magala”-k folk estilo puruago eta finduago bat dakar. Haize-Arrosa taldeak bizi duen finkatze-aroa islatzen du disko honek: plazatan aurkezpenak egiten aritu ostean, haien tokia aurkitu eta ibili nahi duten bidea zabaltzen hasi da talde Berriztarra.
Bidalketak eta Itzulketak
Bidealketa-tarifa:
Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €
Itzultzeko epea: 14 egun.
Kontsultatu itzultzeko baldintzak.

