MAGALA

10,00 

Artista: Haize-Arrosa

517 disponibles

Más detalles

Magala diska sakon lotuta dago emakumearekin, tradizioarekin eta transmisioarekin. Ez da bakarrik emakumeen belaunaldi desberdinen arteko loturaz hitz egiten; lagunen, komunitateen, kolektiboen eta gizartearen arteko transmisio mota ezberdinei ere heltzen die. Abestiak esperientzia propioetatik, emozioetatik, borroketatik eta kezketatik jaio dira, eta bakoitzak mezu bat darama: musikaren bitartez entzuleari helarazi nahi zaio, gozatuz entzun eta ulertu dezan, partekatu dezan eta sareak josi, gizarte libreago eta kontzienteago batera bidea eraikitzeko.

Musikalki, diska folkaren oinarrian dago, baina estilo anitzekin aberasten da, “folk- fusioa” deitu daitekeena: euskal folketik hasi eta rumba, country edo balkan ukituak barne. Aurreko lanarekin alderatuta, abestiak kitarra akustikoan eta biolinaren laguntzaz garatzen dira, instrumentu elektrikorik gabe, soinu naturalean eta landuagoan. Aurreko diska elektronikoagoa zen, baina Magala-rekin Haize-Arrosak folk estilo puru eta finagoa aurkezten du. Proiektu honek taldea lekua aurkitzen hasi den unea adierazten du: lehen plaza emanaldiak egin ondoren, bidea ireki eta egin nahi zuten ibilbidea hastera iritsi dira.

Envíos y devoluciones

Tarifas de envíos:

España Peninsular 8,35 €
Islas Baleares: 18,00 €

Plazo de devolución 14 días

Consulta las condiciones de devolución