Larrosik gabeko bidea CD
El precio original era: 12,00 €.4,80 €El precio actual es: 4,80 €.
Kalte Larrosik gabeko bidea CDa
42 disponibles
Xehetasun Gehiago
Kalte talde bizkaitarrak “Larrosik gabeko bidea” izenpean plazaratu du disko berria. 2000. Urtean sortu zen Usansoloko laukotea eta bi urte geroago kaleratu zuen “Tortura” izenburuko maketa. Bigarren lan honetan Metallica eta Latzenen antzeko taldeen eragina nabaritu daiteke, taldekide bakoitzaren gustu eta erreferenteekin nahastuta. “Larrosik gabeko bidea” Kalteren melodia indartsu eta kementsuen adierazle da. Taldeak tempo arinak eta azkarrak, erdiko tempoak eta baladak aukeratu ditu lehen disko honetarako. Pieza gogorrak badira ere, ez dira zail egiten entzumenerako; riff indartsuena ere gustura entzun daiteke. Baga Biga estudioan grabatu zuten diska iazko abuztua eta irailean, Kike Mora teknikariarekin; haren, Beñat Agirreren eta taldea beraren artean egin dute ekoizpena, eta masterizazioa Cesar Ibarretxek egin du Donostiako Elkar estudioan. Taldekideek azaldu dutenez, «Larrosik gabeko bidea» «hasieratik gaur egun arte ibili behar izan dugun bide zaila»ren erakusle da. «Ez da bide erraza izan -gaineratu dute-, oztopo ugari izan ditugu, eta hori da diskoaren azalean amaierarik gabeko bidearekin eta larrosa eta burezurrarekin irudikatu nahi izan duguna; gure melodia eta amorrua islatzen du».
Bidalketak eta Itzulketak
Bidealketa-tarifa:
Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €
Itzultzeko epea: 14 egun.
Kontsultatu itzultzeko baldintzak.





