Inox CD
El precio original era: 13,00 €.5,20 €El precio actual es: 5,20 €.
Muted Inox CDa
27 disponibles
Xehetasun Gehiago
Muted taldea musika-estiloa aldatuz doa poliki-poliki, baina oraindik haien erroei tinko eusten diraute. Muted taldeak metala esaten zaion musika egiten jarraitzen du. Kontua, ordea, metalari eransten dizkioten musika-ñabarduretan datza. Gero eta eklektikoagoa da haien eraginen poltsa eta eraginez, ezaugarri eta bereizgarri gehiago duen metal musika egiteari ekin diote. Muted taldearen orain arteko musikan, metalak zuen indarrik nagusiena, gero, metalak bezainbeste garrantzia hartu zuen abestiei melodia itsaskorrak gehitzea. Metalaren eta melodiaren arteko binomio horrek bere lana egin du, eta melodiaren ildotik tropelean ari dira azaleratzen taldearen aurpegi berriak. Sekuentzia elektroniko programatuak, pop melodiak, antzinako oihu, rap-ukitu eta garrasien kopurua zeharo gutxitu delarik. Dantza-programazioak eta gitarra zorrotz eta mardulak, piano soinuek eta biolinek borobildu dute taldearen arestiko zakartasuna. Muted taldearen ertzak bigunagoak dira, samurragoak, eta horrek Muted entzungarriago bat dakar, publiko handiagoren belarrietara iritsi daitekeena. Mutedek, ordea, Muted izaten jarraitzen du.
Bidalketak eta Itzulketak
Bidealketa-tarifa:
Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €
Itzultzeko epea: 14 egun.
Kontsultatu itzultzeko baldintzak.





