Irrikitan CD

10,00 

Artista: Kilimak

Kilimak Irrikitan CDa

532 disponibles

Xehetasun Gehiago

Kilimak taldeak aldaketa nabarmen bat egin du “Irrikitan” bigarren diskoan. Taldeak bere burua definitu zuen estreinako diskoaren izenburuarekin: “Kilimak, Euskal Herriko runba”. Bai, erabili izan dira izenburuak diskoan zer dagoen edo zein musika estilo jorratzen den adierazteko, horregatik erabili zuten hura. Baina Kilimak bigarren diskoa ez da horren runbazalea. Zortzi abesti ditu lanak eta bi baino ez daude runbari begira, eta hortan datza aldaketa esanguratsuena. Kataluniar runbatik erritmo latindarretara egin du aldaketa taldeak, dominikar eta karibiarretara. “Irrikitan” diskoaren muina merenge doinuetan murgiltzen da, ez da galtzen ordea haien kantu eta kontzertuen funtsa; jaia, festa, dantza eta algararen zoramena ditu oraindik erakusgarri taldeak.

Kantuek Dominikar Errepublikako merengue ukitu elektronikoekin nahasi dute, eta baita pop erraz, itsaskor eta dantzagarriarekin ere. Kilimak taldea aurrenetakoa izango zen runba euskaraz egin zuena. Orain ere esan daiteke, merengue-pop estiloa euskaraz jorratu duen aurrenekoetan egongo dela Kilimak. Diskoko abesti bakoitza ferekak bat da, jairako gonbidapen irekiak, dantzarako proposamen txundigarriak, festa ez dadin eurek jotzen duten bitartean amaitu. Eta irrika utziko digute diskoa berriz entzuteko, berriro euren kontzertura hurbiltzeko. Bai, Kilimak Karibera joan zaigu.

Kilimak taldearen bigarren diskoak “Irrikitan” du izenburua, 2024ko iraila eta urrian Paxkal Etxeparek grabatua. Abestiak eta letrak Agus Garmendiarenak dira, Yosmel Lazo, Roqui Albero eta Agus Garmendia izan dira moldaketen erantzule, Gorka Pastor “Mujer Luchadora” abestiaren moldaketetan laguntzaile, Battit Etxart teklatuetan eta Andoni Clavo diseinatzaile lanetan.

Bidalketak eta Itzulketak

Bidealketa-tarifa:

Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €

Itzultzeko epea: 14 egun.

Kontsultatu itzultzeko baldintzak.