Heldu eskutik CD
El precio original era: 13,00 €.5,20 €El precio actual es: 5,20 €.
Etxe Heldu eskutik CDa
41 disponibles
Xehetasun Gehiago
Etxe kantariak rocka eta popa sartu ditu osagai nagusi bezala bere diskoan, baina joera eta bidea rockera doaz. Etxe rockeroagoa bihurtu da. Kantuen sentimenduak rockzale bihurtu du. Musikaren bidea esparru rockerora eraman du. Etxe kantariak kantuei erantsi dien pisua eta nortasuna rockaren bihotzean iltzatuta daude. Etxe kantariak bere taldearen beharra aldarrikatu digu bere bigarren lan honetan. Taldeari bere izena jarri dio, nortasuna, ordea, taldezalea da. Etxe hazi egin da. Etxe kantariaren bigarren diskoak (Heldu eskutik) rock garaikidearen trazak ditu. Indarra, kemena, joa, eta samurbera. Kantu alaiak, biziak, emankorrak. Hala eta guztiz ere, ezin zaio tristeziaren ukitu bat ukatu diskoari. Diskoak badu gazi-gozo bidea. Alaitasunak eta tristeziaren arteko batuketak, ordea, poza dakar, pozarren ozta. Bizitzaren poza malko tantekin zipriztindua. Negarra eta malkoa bizitza beraren handitasuna adierazteko. Bideak elkarrekin egiten prestatuta daude. Bideak bukatu bezain laster hasten du berriro ibilbidea eskutik helduta. Heldu ez da lotu. Heldu gurekin, zatoz, goazen denok batera. Etxe kantariak bizipoza txertatu nahi digu baina tristeziatik irakatsi dezakeguna poztasunarekin harro egotea da. Malenkonia apur bat kantuetan indarrak batzeko eta rock kementsua biribiltzeko. Etorkizunari besarkatuta, iragana ahaztu gabe. Funtsezko rocka.
Bidalketak eta Itzulketak
Bidealketa-tarifa:
Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €
Itzultzeko epea: 14 egun.
Kontsultatu itzultzeko baldintzak.