Errotak CD
El precio original era: 10,00 €.4,00 €El precio actual es: 4,00 €.
Hara! Errotak CDa
52 disponibles
Xehetasun Gehiago
Hara! taldean (2016ko martxoa, Ondarroa) aldaketak egon dira. Jon Kirru Iparragirre da geratzen bakarra, baina soinuaren arima mantentzen du haren sormenarekin. Ekipo berria antolatu du Hara! taldeak musikaren bidezidor berberetik bidaiatzeko (Jon Kirru Iparragirre, Bolin Lazkano eta Mikel Arrieta). Hara! taldeak bigarren diskoan (Errotak) aurpegi bikoitza erakutsiko digu. Rock indartsuak, hard-corea, metala, punka, stonerra eta heavya izango ditu bideko lagun zaratatsu eta bizi. Bigarren alderdia agerian uzten du taldeak poparen olatuaren babesean txanpa hartzen. Hunkigarriak bilakatzen dira, intimistak, tristeziaren ispilu apurtura begira ea zer irudi eta soinu entzutera kondenatuko gaituzten zain. “Errotak” abestiak, adibidez, tentsio puntua badu, barne begirada pasuatuarekin batera. Indarraren goxotasuna pop bilakatuta da malenkonia suspergarriarekin, David Bowieren aztarna nabari daiteke abestiaren melodian, “Heroes” kantua gogora ekar dezakeena. Hara! taldearen «Errotak» hausnarketa politiko handia ezkutatzen du lerro artean. Pop amerikarraren zurrunbiloan ere dabil «Bakarrik», potentzia barru-barruko geltokian aterpe hartuta. Beti izan daiteke garaia askatasunaz hausnarketa egiteko, pentsatzea librea da. Baina dena bukatuta dagoela uste al dugu errotaren lehen bira soilik ikusi dugunean?
Bidalketak eta Itzulketak
Bidealketa-tarifa:
Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €
Itzultzeko epea: 14 egun.
Kontsultatu itzultzeko baldintzak.





