Amak CD
El precio original era: 10,00 €.7,00 €El precio actual es: 7,00 €.
Amak Amak CDa
62 disponibles
Xehetasun Gehiago
AMAK taldeak argitaratu duen lehen diskoak soinua du grabitate-zentro iraunkor gisa, euskal folkaren eta ahots polifonikoen melodietarako zaletasunarekin batera. AMAK taldeko kideek triki-pop izenez ezagutu zen haien alorra zeharo atzean utzi dute hartu duten ibilbide berriarekin. Lau ama, lau trikitixa, lau pandero eta lau ahotsen jokuekin eraikitako kantu-kontuak dira, abesti sentibera eta amaren maitasun zama barreiatuz zoko guztietan. Kalejirak, arin-arinak, balsak, baladak, trikitixak eta zortzikoak girotzen dute diskoa. Honi guztiari, eta modu xarmargarrian, eskarmentu handiko hainbat folk musikarien ekarpenek batu zaizkio. Euskal iparraldean polifoniarako duten zaletasun apur bat ere badu AMAK laukoak, melodien gainean bigarren eta hirugarren ahotsak egiteko erraztasunagatik.
Testuei erreparaturik, orokorrean, hausnarketaren aldarria egiten dute, baina, guztiaren gainetik, emakumearen eta amatasunaren ideia dago. Letren azterketa egin ondoren, Simone de Beauvoir pentsalari eta idazleak aldarrikatutako «emakumearen eraikuntza kultural» bat ekar dezake gogora AMAK taldearen aurkezpen lan honek.
Bidalketak eta Itzulketak
Bidealketa-tarifa:
Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €
Itzultzeko epea: 14 egun.
Kontsultatu itzultzeko baldintzak.





